dcsimg

Tomate ( Basque )

provided by wikipedia EU

Tomatea barazki mota bat da, tomateraren fruitua. Munduko labore garrantzitsuen artean dugu tomatea. Kontsumoaren arabera, bi tomate mota bereiz daitezke: %75 kontsumo freskorako (entsaladarakoa) eta %25 industrian prozesatzeko (kontserbak egitekoa).[1]

Historia

Espainiarrek ekarri zuten Europara. Mexikotik Iberiar Penintsulara XVI. mendean iritsi zen. Europan Italian erabili zen lehenengo aldiz jangai gisa 1550.aren inguruan. Gatza piper beltza eta olioz lagunduta jaten zen. XX. mendearen ia hasiera arte toki askotan pozoitsua zela kontsideratzen zen.

Konposaketa

Bere konposaketaren %92a ura da eta proteinak %1a soilik. Energia-kopuru txikia du: 100 g-ko 17 kilokaloria. 100 gramo tomatetan, 17 miligramo C bitamina, 1,2 miligramo E bitamina, eta 1.715 mikrogramo karoteno biltzen dira. Likopenoa zelula karotinoide bat da, kolore gorria duen konposatu kimiko bat, karotenoaren antzekoa, tomatearen pigmentu edo klorofilaren barruan dago eta kolore berezia ematen dio.[2] Likopenoa oxidazioaren kontrakoa da. Gorputzean erradikal askeek sortarazten dituzten estres oxidatzaileei aurre egiten die eta, bide batez, zelulak babesten ditu. Hori dela eta, zenbait zientzialarik egiaztatu dutenez Yamamoto jaunak, Japoniako Kobeko Unibertsitatekoak edo Indiako Delhi Berriko Zientzia Medikoko Institutukoak, adibidez tomateak duen likopenoa minbiziari kontra egiteko guztiz ona da.[3]

Laborantza

Tomateak edozein sasoiretan (negutegian) landatzen dira. Nafarroan, 1998an lehenengo bost uzta-makinak erosi baziren ere, egun, industriarako tomatearen biltze lana erabat mekanizatuta dago.

Barietate batzuk

 src=
Mallorcako adar-tomatea
  • Cherry tomatea
  • Bertako tomatea
  • Adar-tomatea
  • Tomate txikia
  • Madari-tomatea
  • Tomatearen Kalitatezko Eusko Labela.
  • Transgeniko tomatea.

Sukaldean

Geure-geureak diren plater batzuk tomaterik gabe ezingo lirateke prestatu: txipiroiak saltsa beltzean edo zamari erako baratxuria, esaterako. Tomate gordina, tomate-saltsa edo tomate-zukua oso arrunt dira. Oraingo euskal eta Mendebalde guztiko sukaldea tomaterik gabe beste zerbait izango lirateke.

Entsaladaren osagai nagusietakoa da urazarekin batera.

Erreferentziak

  1. http://www.basqueresearch.com/tesia_irakurri.asp?Kodea=54&hizk=G&lehiaketa_urtea=2005
  2. http://www.argia.com/argia-astekaria/1746/tomatea-minbiziaren-aurka
  3. http://www.irutxulokohitza.info/paperekoa/2009-10-15/p00002005/Jan_dezagun_tomatea.htm
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Tomate: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Tomatea barazki mota bat da, tomateraren fruitua. Munduko labore garrantzitsuen artean dugu tomatea. Kontsumoaren arabera, bi tomate mota bereiz daitezke: %75 kontsumo freskorako (entsaladarakoa) eta %25 industrian prozesatzeko (kontserbak egitekoa).

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU