dcsimg

Txerri ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Txerria edo urdea (Sus scrofa domesticus) Suidae familiako ugaztun bat da, Sus scrofa basurdearen azpiespeziea. Txerri emeari urdanga ere deitzen zaio. Orain dela 5.000 urte egin zuten abere eta mundu guztitik zabaldua dago.

Izena

Txerri, txarri eta zerri formen artean, txerri hobesten du Hiztegi Batuak[1], txarri Mendebaldekoa delarik eta zerri Iparraldeko eta Nafarroako markaz agertzen delarik[2]. Urde forma ere hedatua da euskaraz. Ordotsa berriz, txerri arra da, batzuetan zikiratua, baina aldiz, ernaltzeko hazten bada, apote, aketz edo herauts terminoekin ere ezagutzen da arra.

Beste termino asko erabili izan dira euskaraz, asko eufemistikoak, hala nola bilobeltz edo lau-oineko[3].

Era berean, terminoa eta bere ahaideak zikintasunaren sinonimo dira gizakiei esatekotan, hala nola "zerri urdea!" esamoldean[1].

Txerrikiak

Txerri haragia urdaiazpikoa, txorizoa edota saltxitxa egiteko erabiltzen da.

Nahiz eta txerri gehienak haragia lortzeko egiten diren, batzuk larruki leuna lortzeko erabiltzen dira; eta baita ere ile gogor batzuk (zurdak) txarrantxa edo eskuila lortzeko.

Ezaugarriak

Txerriak orojaleak dira, beraz elikatzeko errazak dira, baserri askotan sukaldeko hondarrak beren elikaduraren parte dira eta askatasunean beren kumeak jatera iritsi dezakete.

Txerriak goi-guruina ez duten ugaztun bakarrak dira, horregatik bustitzen dira sarritan,bereziki klima beroetan. Ez badira nahikoa bustitzen bere azala gaiztu daiteke,eta askotan baserrietan ur garbirik ez dutenez lokatzean nahiz ximaurrean bustitzen dira,horregatik deritzaie txerri pertsona zikinei,berez izengoti injustoa txerriendako.

Oso usaimen ona dute, eta Europako herrialde askotan trufak aurkitzeko erabiltzen dira.

Txerri arraza Euskal Herrian

Txerriak bizantziarren garaian atzerritik ekarri zituzten penintsulara, tokiko basurdeekin elkartuz.

Euskal Herrian bertako hiru txerri arraza ezagunak izan dira garai historikoetan, haietatik euskal txerria arrazak irauten du gaur egun eta Gasteizko muturmotz txerria zein Baztango txerria desagertu ziren joan den mendean.

Erreferentziak

  1. a b «Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-07.
  2. «OEH - Bilaketa - OEH» www.euskaltzaindia.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-07.
  3. (Gaztelaniaz) «CERDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-07.

rkus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Txerri: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Txerria edo urdea (Sus scrofa domesticus) Suidae familiako ugaztun bat da, Sus scrofa basurdearen azpiespeziea. Txerri emeari urdanga ere deitzen zaio. Orain dela 5.000 urte egin zuten abere eta mundu guztitik zabaldua dago.

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU