dcsimg

Limondo ( Basque )

provided by wikipedia EU

Limondo (Citrus limetta) Lore zuri-arrosak eta usaintsuak dituen zuhaitza da, fruitutzat limak ematen dituena.[1]

Batzuen ustez, limoiondoaren kultibarra da (C. limon 'Limetta').[2] Hegoaldeko eta hego-ekialdeko Asian jatorria du baina Mediterraneo osoan hazten dute.[3]

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Limondo: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Limondo (Citrus limetta) Lore zuri-arrosak eta usaintsuak dituen zuhaitza da, fruitutzat limak ematen dituena.

Batzuen ustez, limoiondoaren kultibarra da (C. limon 'Limetta'). Hegoaldeko eta hego-ekialdeko Asian jatorria du baina Mediterraneo osoan hazten dute.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Zidrondo ( Basque )

provided by wikipedia EU

Zidrondoa (Citrus medica) errutazeoen familiako zuhaitza, limoiondoaren antzekoa.[1] Haren fruitua zidra da. Fruituagatik kultibatzen da, gozogintzan, elikagaigintzan eta lurringintzan erabiltzen baita. Europan ezagutu zen lehen zitrikoa izan zen, jada Erromatar Inperioaren garaian deskribatu baitzen.

Ezaugarriak

Zuhaitz edo zuhaixka txikia da, hostoiraunkorra, 2,5 m inguruko altuerakoa, enbor bihurrikoa eta adakera trinko eta zurrunekoa. Hostoek peziolo laburrak dituzte, eta bakunak dira, txandakatuak, eliptikoak eta lantza-formakoak, 18 cm-ko luzerainokoak; gainaldea berde iluna da, eta limoi-usain bereizgarria dute. Loreak hermafroditak dira, usaintsuak, handiak, zuriak edo purpura-kolorekoak, eta luku txikiak eratzen dituzte. Loreek 4 edo 5 petalo dituzte, eta 30-60 lorezil.

Fruitua hesperidio bat da, luzanga edo globo-formakoa, 30 cm-ko diametrorainokoa. Azal lodia du, mamitsua, endokarpoari atxikia, kolorez horia edo berdexka, eta askotan zimurra. 10-15 karpelo ditu, tenteak, zuku gutxikoak; gozoak edo azidoak dira, barietatearen arabera. Haziak ugariak eta txikiak izaten dira, leunak.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Zidrondo: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Zidrondoa (Citrus medica) errutazeoen familiako zuhaitza, limoiondoaren antzekoa. Haren fruitua zidra da. Fruituagatik kultibatzen da, gozogintzan, elikagaigintzan eta lurringintzan erabiltzen baita. Europan ezagutu zen lehen zitrikoa izan zen, jada Erromatar Inperioaren garaian deskribatu baitzen.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU