Azalorea (Brassica oleracea var. botrytis) Brassicaceae familiako Brassica oleracea espezietik eratorritako barazkietako bat da. Landare urterokoa da, hazien bidez ugaltzen dena. Normalean burua jaten da soilik, eta zurtoina eta hostoak salda egiteko erabiltzen dira edo bota egiten dira. Euskal Herrian azalorea uretan edo lurrunetan egosita jaten da normalean, baina gordinik edo maneatuta ere jan daiteke.
Bere izenak adierazten duen bezala, azalorearen atal jangarria lorea da, espezie honetako beste aldaeretan ez bezala. Multzo berekoak dira aza, bruselaza eta brokolia.