dcsimg

Lepahori ( Basque )

provided by wikipedia EU

Lepahoria (Martes martes) mustelidae familiako haragijalea da, isatsa luzea eta iletsua duena, ia Europa osoan bizi dena.[1]

25 zentimetroko altuera eta burutik buztanera 50 zentimetroko luzera ditu, buztanak 30 zentimetro izanik. Helduek kilogramo eta erdi pisatzen dute.

Taxonomia

Zortzi azpiespezie ezagutzen dira:

  • Martes martes martes
  • Martes martes borealis
  • Martes martes latinorum
  • Martes martes lorenzi
  • Martes martes minoricensis
  • Martes martes notialis
  • Martes martes ruthena
  • Martes martes uralensis

Euskal Herriko habitata eta egoera

Lepahoriaren habitata hosto erorkorreko zuhaitzen baso handiak kontserbatzen diren eremuak dira. EAEn ur isurialdeak banatzen dituzten mendikate handietan eta Karrantzako eta Kantabriako mendilerroetan bakarrik aurkitzen da. Andatzan konifero landaketak nagusi izan arren lepahoriak ikusi izan dira. Nafarroan Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoa ibarretan, Aretako mendilerroan eta Aurizko mendietan aurkitzen da. Izkoko mendietan ere badira, behar bada gainerako populazioetatik isolaturik. Hegoaldeko muga Leireko mendilerroan dago.[2]

EAEn populazioa ezezaguna bada ere datu faltak dentsitatea baxua dela erakusten du. Gehiegizko harrapaketak eta baso-ustiakuntzak espeziea mugatu dute. Europako hainbat eremutan bere populazioaren joera baso-ustiakuntzari lotua dagoela ikusi da. Zepo eta harrapaketen debekua ere garrantzitsua da. EAEko mehatxatutako espezieen katalogoan dago, bakana babes kategorian.[2][3]

Erreferentziak

  1. Lur entziklopedietatik hartua.
  2. a b (Gaztelaniaz) «Martes martes LINNAEUS, 1758», Vertebrados Continentales del País Vasco, . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.
  3. «Martes martes Lepahoria», Euskadiko Naturari buruzko Informazio Sistema, . Noiz kontsultatua: 2018-11-09.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Lepahori: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Lepahoria (Martes martes) mustelidae familiako haragijalea da, isatsa luzea eta iletsua duena, ia Europa osoan bizi dena.

25 zentimetroko altuera eta burutik buztanera 50 zentimetroko luzera ditu, buztanak 30 zentimetro izanik. Helduek kilogramo eta erdi pisatzen dute.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU