dcsimg

Baratze-kardu ( Basque )

provided by wikipedia EU

Baratze-kardua (Cynara cardunculus) Asteraceae familiako orburuaren antzeko landare belarkara bat da. Izatez, orburuaren aldaera bat kontsideratzen dute zenbait adituk. Jatorriz Mediterraneokoa da, eta antzinatik landatu izan da elikagai gisa. Argentinan, Kalifornian eta Australian izurrite bilakatu da.

Sasoi hotz luzea behar izaten du hazteko (bost hilabete ingurukoa), baina hala ere, izozteek kalte egiten diote.

Erabilerak

Baratze-kardua barazki oso estimatua izan da betidanik, baina XIX. mendetik askoz gutxiago jaten da. Bere loreak jan egin daitezke, orburuaren kasuan bezala, baina gehienetan zurtoinak erabiltzen dira sukaldaritzan, egosita normalean. Nafarroako Erriberako elikagai tipikoa da. Askotan arbendolekin saltsa batekin batera prestatzen da, baina menestretan ere erabiltzen da.

Berriki, biodiesela ekoizteko iturri gisa erabiltzeko saioak egin dira.

Erreferentziak

I. Aizpuru, C. Aseginolaza, P.M. Uribe-Echebarría, P. Urrutia & I. Zorrakin (2015) EUSKAL HERRIKO LANDAREAK ETA INGURUETAKOAK SAILKATZEKO GAKO IRUDIDUNAK Eusko Jaurlaritzaren argitalpen zerbitzu nagusia 559 or. ISBN 84-457-2090-2.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Baratze-kardu: Brief Summary ( Basque )