dcsimg

Txonta arrunt ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txonta arrunta (Fringilla coelebs) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, mendebaldeko Asian, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Makaronesian bizi dena[1].[2] Euskal Herrian oso arrunta da, toki gehienetan ikus daiteke, mota guztietako basoetan. Arra eta emea tonu desberdinak dituzte. Arrak bizkarralde arrea du, buru-ingurua gris-urdinska eta sabelaldea arrosa edo arre argia; hegal beltzetan marra zuri oso ikusgarri dituzte hegan ari direla. Emeak ez ditu arraren tonu gris eta nabar gorrixkak, arre-berdaska da.[3][2]

Neguan Euskal Herrian askoz gehiago izaten dira emeak arrak baino. Arrak Europako iparraldean edo ekialdean geratzen baitira, umeak hazteko lurraldeak babesteko eta ez galtzeko.[2]

Beste izen batzuk

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: Artatxori, Elur-txori, Kanpaxto, Negu-txori, Neguta, Paranda, Pinpin, Pintxan, Pintxoi, Pintzote, Txinpin, Txintxin, Txonta, Txuin.[4]

Taxonomia

Txonta arruntaren azpiespezieak bi multzotan banatzen dira:

Eurasia, iparraldeko Afrika eta Mediterraniar uharteetako multzoa:

  • F. c. africana J. Levaillant, 1850
  • F. c. alexandrovi Zarudni, 1916
  • F. c. balearica Von Jordans, 1923
  • F. c. caucasica Serebrovski, 1925
  • F. c. coelebs Linnaeus, 1758
  • F. c. gengleri O. Kleinschmidt, 1909
  • F. c. sarda Rapine, 1925
  • F. c. schiebeli Erwin Stresemann, 1925
  • F. c. solomkoi Menzbier & Sushkin, 1913
  • F. c. spodiogenys Bonaparte, 1841
  • F. c. syriaca J. M. Harrison, 1945
  • F. c. transcaspia Zarudny, 1916
  • F. c. tyrrhenica Schiebel, 1910

Makaronesiako multzoa:

Galeria

Erreferentziak

  1. Thorpe, W. (1958). The learning of song patterns by birds, with special reference to the song of the Chaffinch, "Fringilla coelebs". Ibis 100:535-570.
  2. a b c de Vicente de Viana, Joseba Gurutz (2009) Kristina Enea-Gladys Parkea. Historia-Flora-Fauna Haritzalde Naturzaleen Elkartea 602-604. or. ISBN 978-84-613-2455-2.
  3. Jon., Larrañaga, ([1996]) Euskal herriko fauna : (ornodun lehortarrak) : anfibioak, narrastiak, hegaztiak, ugaztunak Elhuyar Kultur Elkartea ISBN 8487114091.
  4. Txonta arrunta Txoriak.eus . Noiz kontsultatua: 2017-08-31.


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Txonta arrunt: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Txonta arrunta (Fringilla coelebs) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, Europa osoan, mendebaldeko Asian, ipar-mendebaldeko Afrikan eta Makaronesian bizi dena. Euskal Herrian oso arrunta da, toki gehienetan ikus daiteke, mota guztietako basoetan. Arra eta emea tonu desberdinak dituzte. Arrak bizkarralde arrea du, buru-ingurua gris-urdinska eta sabelaldea arrosa edo arre argia; hegal beltzetan marra zuri oso ikusgarri dituzte hegan ari direla. Emeak ez ditu arraren tonu gris eta nabar gorrixkak, arre-berdaska da.

Neguan Euskal Herrian askoz gehiago izaten dira emeak arrak baino. Arrak Europako iparraldean edo ekialdean geratzen baitira, umeak hazteko lurraldeak babesteko eta ez galtzeko.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU