dcsimg
Image of Brisingidae G. O. Sars 1875
Creatures » » Animal »

Echinoderms

Echinodermata

Ekinodermatu ( Basque )

provided by wikipedia EU

Ekinodermatuak (Echinodermata; antzinako grezieraz: ἐχῖνος, triku eta δέρμα, azala[1]) animalia filum itsastar bat dira. Helduak identifika daitezke simetria erradiala dutelako, normalki bost puntakoa. Bere barruan dauden animalia ezagunen artean itsas izarrak, itsas trikuak, holoturiak edo itsas-lirioak daude. Ozeanoetan aurki daitezke, edozein sakoneratan, mareen arteko guneetatik hondo abisaleraino. Filum honetan 7.000 espezie inguru identifikatu dira[2], deuterostomo superfilumaren barruko bigarren talderik handiena kordatuen ostean (ornodun guztiak barnebiltzen duen taldea). Ekinodermatuak dira ur gezan edo lur lehorrean bizi ez diren filumik handiena.

Sailkatzeko zaila den Arkarua kenduta (Kanbriaurrean bizi izan zen ekinodermo itxurako simetria erradialeko izakia), lehen kide argiak Kanbriarrean agertu ziren. Kanbriarreko ekinodermoen talde batek, Homalozoa, ekinodermoen oinarritik gertu egongo liratekeena, zakatzak zituen kanpoan janaria iragazi ahal izateko, kordatuek eta hemikordatuek zituztenen antzekoak[3].

Ezaugarriak

 src=
Itsas izarra

Ekinodermatuen eboluzioa simetria bilaterala zuten animaliengandik eratorria da. Gaur egun dituzten formak ondoren jasotakoak dira eboluzioz. Ekinodermatuen larbak ziliatuak dira eta aske igeri egiten dute. Larba guztiek simetria bilaterala dute eta kordatuen enbrioien antza izaten dute. Geroago gorputzaren ezker partea hazi egiten da eskuinekoa desagertaraziz. Ezkerreko aldea orduan simetria erradialean hazten da (pentarradiala) eta gorputza ardatz baten inguruan hazten da bost zati ezberdinetan.

Ekinodermatu guztiek dute euren bizitzako parterik batean simetria pentarradiala, baita sekundarioa den simetria bilateral bat dutenentzat ere. Mesodermoa kaltzio karbonatoz eginiko exoeskeleto bat da, plaka eta arantzaz egina. Exoeskeleto honek gorputza mantentzen du barruan. Animalia batzuek zikinkeriak kentzeko pedicellariae izeneko arantza modifikatuak dituzte.

Ekinodermatuek ur sistema baskular hidrauliko bat dute, eta honekin elikatu, mugitu eta gasen trukaketa egiten dute. Sistema zirkulatorio sinple bat dute eta liseriketa hodi oso bat dute.

Nerbio-sistema erradial bat dute, hau da, nerbioek konexiok egiten dituzte sare bat osatuz baina ez dago organo zentralik. Nerbioek eraztun bat sortzen dute ahoaren inguruan eta beso bakoitzerantz joaten dira. Nerbio hauek dira animaliaren mugimenduak koordinatzen dituztenak. Ekinodermatu gehienek, itsas-kukunbrea kenduta, burmuin bat daukate, oso txikia den arren.

Sexuak orokorrean bereiztuak izaten dira. Ugalketa sexuala, normalki, obuloak eta esperma uretan uztean datza, eta ugalketa beraz kanpokaldean gertatzen da.

Ekinodermatu batzuek nabaria den berregite gaitasun bat dute: itsas-izar bat erradialki mozten badugu parte ezberdinetan, hilabete batzuetan parte bakoitzak itsas-izar bakunak sortuko ditu. Hau beso bakar bat moztuz egin daiteke, egoera ideal batean izaki oso bat sortzea lortzen duelarik.

Ekinodermatuak, kordatuak bezala, deuterostomioak dira eta beraz gertuki erlazionaturik daude gainontzeko kordatuekin. Batzuen ustez hemichordata taldea gertuago dago ekinodermatuenetik hauek kordatuenetik daudenak baino. Hala ere hiruak talde ezberdinak dira eta horrela sailkatzen dira gaur egun.

Berezitasun gisa aipagarri da ekinodermatuena dela lur lehorrean eta ur gezan ordezkaririk ez dituen filumik handiena.

Taxonomia eta eboluzioa

  • Asteroideoak (itsasi-izarrak): 1.500 espezie inguru gaur egun.
  • Concentricycloidea bi espezi bakarrik daude eta gaur egun asteroidea barruan sartzea proposatu da.
  • Krinoideoak (itsas-lirioak): 600 espezie inguru daude gaur egun.
  • Ekinoideoak (itsas trikuak): arantzak dituzte eta 1.000 espezie inguru katalogatu dira.
  • Holoturiak (itsasoko kukunbrea): animalia luzenkak. 1.000 espezie inguru.
  • Ofiuroideoak 1.500 espezie, ekinodermatuen artean handienak direnak.

Jada desagertutako fosilen artean Blastoidea, Edrioasteroidea eta Kanbriar garaiko Helicoplacus, Carpoidea eta Homalozoa aurkitzen ditugu. Agian Machaeridae ere ekinodermatuen artean sartu dezakegu.

2014an egindako ikerketa baten arabera, hau izango litzateke ekinodermatuen eta ahaideen zuhaitz ebolutiboa[4].


Bilateria

Xenacoelomorpha Proporus sp.png


Nephrozoa Deuterostomia

Chordata and allies Cyprinus carpio3.jpg


Echinodermata
Echinozoa

Holothuroidea Holothuroidea.JPG



Echinoidea S. variolaris.jpg



Asterozoa

Ophiuroidea Ophiura ophiura.jpg



Asteroidea Portugal 20140812-DSC01434 (21371237591).jpg





Crinoidea Crinoid on the reef of Batu Moncho Island.JPG




Protostomia

Ecdysozoa Long nosed weevil edit.jpg



Spiralia Grapevinesnail 01.jpg


610 mya 650 mya

Ikus, gainera

Erreferentziak

  1. (Ingelesez) «echinoderm | Origin and meaning of echinoderm by Online Etymology Dictionary» www.etymonline.com . Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  2. (Ingelesez) Mulcrone, Renee Sherman «Echinodermata (sea stars, sea urchins, sea cucumbers, and relatives)» Animal Diversity Web . Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  3. (Ingelesez) «Computer simulations reveal feeding in early animal» phys.org . Noiz kontsultatua: 2019-06-04.
  4. Telford Maximilian J.; Lowe Christopher J.; Cameron Christopher B.; Ortega-Martinez Olga; Aronowicz Jochanan; Oliveri Paola; Copley Richard R. (2014-07-07) «Phylogenomic analysis of echinoderm class relationships supports Asterozoa» Proceedings of the Royal Society B: Biological Sciences (1786): 20140479 doi:10.1098/rspb.2014.0479 PMID 24850925 PMC PMC4046411 . Noiz kontsultatua: 2019-06-04.

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Ekinodermatu: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Ekinodermatuak (Echinodermata; antzinako grezieraz: ἐχῖνος, triku eta δέρμα, azala) animalia filum itsastar bat dira. Helduak identifika daitezke simetria erradiala dutelako, normalki bost puntakoa. Bere barruan dauden animalia ezagunen artean itsas izarrak, itsas trikuak, holoturiak edo itsas-lirioak daude. Ozeanoetan aurki daitezke, edozein sakoneratan, mareen arteko guneetatik hondo abisaleraino. Filum honetan 7.000 espezie inguru identifikatu dira, deuterostomo superfilumaren barruko bigarren talderik handiena kordatuen ostean (ornodun guztiak barnebiltzen duen taldea). Ekinodermatuak dira ur gezan edo lur lehorrean bizi ez diren filumik handiena.

Sailkatzeko zaila den Arkarua kenduta (Kanbriaurrean bizi izan zen ekinodermo itxurako simetria erradialeko izakia), lehen kide argiak Kanbriarrean agertu ziren. Kanbriarreko ekinodermoen talde batek, Homalozoa, ekinodermoen oinarritik gertu egongo liratekeena, zakatzak zituen kanpoan janaria iragazi ahal izateko, kordatuek eta hemikordatuek zituztenen antzekoak.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU