dcsimg

Artemisia min ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Artemisia min edo zizare-belar (Artemisia vulgaris), Artemisia generoko landare-espeziea.

Landare belarkara eta hostoiraunkorra da. 1-2 m garai izaten da, eta sustrai egurkarak izaten ditu. Hostoak 5-20 cm luze izaten dira, berde ilunak eta pinatuak, eta ile zuriak izaten ditu azpialdean. Zurtoin tenteak kolore gorri-purpurakara izan ohi du. Loreak txikiak (5 mm), erradialki simetrikoak eta petalo askokoak izan ohi dira, horiak, gorri ilunak edo arrosak. Uztailetik irailera loratzen da.

Europa, Asia eta Afrikaren iparraldeko leku epeletakoa da jatorriz, eta Ipar Amerikan belar txartzat hartzen da. Ongi hazten da nitrogenoz aberats diren lurzoruetan: belar txarrak ugari diren lekuetan, azienda gehien ibiltzen den tokietan, landu gabeko sailetan, zabortegietan eta bide-ertzetan.

Artemisia izena Artemisia jainkosaren ohorez jarri zioten, botanikan eta medikuntzan aditua baitzen hura.

Dioskoridesen testuetan, barne-zizareen kontrako erremedio gisa aipatzen da Artemisia vulgaris. Euskaraz ere, zizare-belar deritzo hizkera arruntean, eta sendagintzan erabiltzen da: infusioa egin, eta urdaileko minak sendatzeko baliatzen da; zizare-belarraren hostoekin egindako enplastuak hilekoa eragiteko eta hileko-zikloak erregularizatzeko balio omen du, zilborpean jarrita.

Gaur egun, sukaldaritzan ere erabiltzen da hegaztiz egindako platerak eta pastelak lurrintzeko. Hostoak murtxikatuz gero, nekearen kontrakoa da, eta nerbio-sistema estimulatzen du.

Bestalde, olio esentzial toxiko bat ere badu, tujona.

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Artemisia min: Brief Summary ( Basco )