dcsimg

Pekari ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pekari Tayassuidae familiako ugaztunen izen arrunta da.[1] Artiodaktiloen Suina azpiordenaren kideak dira, txerriekin (Suidae) eta agian hipopotamoekin (Hippopotamidae) batera.[2]

Itxuraz basurdearen antzekoak dira, baina ebakortz- eta aurreko hagin-pare bana gutxiago dituzte, eta goiko letaginak ere ez dituzte hark bezala gora okertuak. Ugatz-pare bakarra dute. Orojaleak dira.

Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bizi dira. Pekaria da familia horretako animaliarik ezagunena.

Sailkapena

Mammal Species of the World]] bildumaren arabera, Tayassuidae familiak hiru genero monofiletiko ditu. 2000. urtean proposaturiko Pecari maximus laugarren espeziea zalantzazkoa da.

Hona hemen egungo generoak:

Eta ezagutzen ditugun genero iraungiak:

Erreferentziak

  1. Wiedersheim, Robert (1895) The structure of man an index to his past history Macmillan and co. 220–. or..
  2. Haraamo, Mikko (2008-03-11) Mikko's Phylogeny Archive (Suina).
  3. Carl David Frailey and Kenneth E. Campbell, Jr. (2012) «Two New Genera of Peccaries (Mammalia, Artiodactyla, Tayassuidae) from Upper Miocene Deposits of the Amazon Basin» Journal of Paleontology 86 (5): 852–877.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Pekari: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Pekari Tayassuidae familiako ugaztunen izen arrunta da. Artiodaktiloen Suina azpiordenaren kideak dira, txerriekin (Suidae) eta agian hipopotamoekin (Hippopotamidae) batera.

Itxuraz basurdearen antzekoak dira, baina ebakortz- eta aurreko hagin-pare bana gutxiago dituzte, eta goiko letaginak ere ez dituzte hark bezala gora okertuak. Ugatz-pare bakarra dute. Orojaleak dira.

Mexikon, Erdialdeko Amerikan eta Hego Amerikan bizi dira. Pekaria da familia horretako animaliarik ezagunena.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU