dcsimg

Mizpira ( Basque )

provided by wikipedia EU

Mizpira edo mizpirondoa (Mespilus germanica) 2-3 metroko zuhaitza da, baina 6 metroraino heltzen ahal da. Aski desberdinki heldu da eta maizenik oihanxka, txara eta berroetan, Europako hego-mendebalean dago gehienik. Haren latinezko izenak, Mespilus germanica, salatzen du Alemania aldekoa litekeela, baina jatorria Persia eta Balkanetan du. Ez da nahastu behar Japoniako mizpirondoarekin, hau ez baita Mespilus generokoa.

Haren fruitua, mizpira, ustel mulikaturik jaten da lehen izotzen ondotik eta famatua ere da bere medikuntzako bertuteengatik. Barneko minentzat baliatzen da : "mizpirak barnea sustengatzen duela" diote.

Epeluzexka behar du mizpirak handitzeko, horrek ematen baitio bere zailtasuna.

Erabilera

Bere zura gogorra du, berdina eta fina. Azal leun bat hartzen du, ezin higatua eta kasik ezin hautsia. Arrakasta gaitza zuen lehenago tresna-gider, azote edo kana egiteko.

Mizpiraren zura euskal makilak egiteko erabiltzen da.

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Mizpira: Brief Summary ( Basque )