dcsimg

Txirta ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; landarea gaitzat duena beste hau da: «Zalke»

Txirta Motazilidoen familiako anthus generoko hainbat txoriren izena. Gurita izenaz ere ezagutzen dira. 14–19 cm luze izan daitezke. Itxuraz buztanikararen antzekoak izaten dira, gorputz luzaran lirainekoak. Mokoa, kono itxurako zorrotza izaten dute. Oso isats luzea dute. Kolorez arre edo marroiak dira, baina sabelaldea zurixka edo kolore argitakoa izaten dute. Intsektuak jaten dituzte, batez ere, baina haziak, harrak, eta arrain txikiak ere bai mota batzuek. Europan, Asiako ipar-mendebalean eta Ipar Ameriketan bizi dira. Txirta motarik ezagunenak hauek dira: negu-txirta (Anthus pratensis), 16 cm luze dena eta bizkarraldean lur kolorea duena, eta itsas txirta (Anthus spinoletta), 16 cm luze dena eta bizkarraldea gris-arre berdexka duena.

Espezieak

Richard txirta (Anthus australis) egun Anthus novaeseelandiaeren azpiespezie bat besterik ez da.

Erreferentziak

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Txirta: Brief Summary ( Basque )