dcsimg

Tamariz ( Basque )

provided by wikipedia EU

Tamariz edo milazka (Tamarix) tamarikazeoen familiako zuhaixka generoa da. 2–6 m luze izaten da. Adar meheak eta hosto eta lore oso txikiak ditu; loreak arrosa kolorekoak eta izpitan bilduak izaten dira. Kostaldean eta ibaiertzetan hazten da Eurasian eta Afrikan; tamariz-mota batzuk apaingarri gisa lantzen dira. Enborra gorrixka du, eta harekin egindako edabea beherakoaren kontra erabiltzen zen antzina.

Euskal Herrian ezagunen den espeziea frantses milazka da (Tamarix gallica), Nafarroako Erriberan etxekotu dena. Apaingarri izaten dira, zuhaitz itxura eman dieten zuhaixka hau, hala nola Donostian tamarindo izenarekin ezagutzen diren ibiltokietako zuhaitzak.

Espezieak

Erreferentziak

  1. GRIN Species Records of Tamarix Ameriketako Estatu Batuetako Nekazaritza Saila . Noiz kontsultatua: 2011-02-18.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Tamariz: Brief Summary ( Basque )