dcsimg
Image of Uruguayan pampas grass
Creatures » » Plants » » Dicotyledons » » True Grasses »

Uruguayan Pampas Grass

Cortaderia selloana (Schult. & Schult. fil.) Asch. & Graebn.

Panpa-lezka ( Basque )

provided by wikipedia EU

Panpa-lezka (Cortaderia selloana) jatorriz Hego Amerikakoa den belar altu bat da. Besteak beste, bere izenak adierazten duen bezala, panpan bizi da, bai eta Patagonian ere.

Belar hau mutzo dentsoetan hazten den eta 3 metroko altuera eduki dezakeen landarea da. Hosto luze eta estu betiberdeak dauzka, luzeran 1-2 metrokoak eta zabaleran 1 cm ingurukoak direnak eta ertz zorrotza daukatenak. Urdin-berdexkak izan ohi dira, baina gris zilarkarak ere izan daitezke. 20-40 cm luze den panikula trinko batean sortzen ditu loreak, 2-3 metro inguruko zurtoin baten gainean.

Ekologia

Panpa-lezka oso moldakorra da eta askotariko ingurune eta klimatan haz daiteke. Hazi asko ekoizten ditu: ale bakoitza milioi bat hazi ekoiztera irits daiteke bere bizitzan zehar. Leku batzuetan, esaterako Euskal Herrian, landare inbaditzailetzat hartu da. Kalifornian eta Hawaiin ere inbaditzaile gisa tratatzen da, eta Zeelanda Berrian eta Australian debekatuta dago saltzea eta landatzea. Landarea erre arren, berriro sortzen da. Hura hiltzeko produktu kimikoak erabiltzen dira.

Kanpo estekak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Panpa-lezka: Brief Summary ( Basque )