dcsimg

Ardi-mihi ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Ardi-mihia (Valerianella locusta (Linnaeus) edo Valerianella olitoria (Moench)) Valerianaceae familiako landare belarkara da. Entsaladaren osagarri modura erabiltzen da, eta Euskal Herrian gero eta ezagunagoa da.

Erroseta forma osatuz hazten da, 10–15 cm inguruko espatula itxurako hostoekin. Landare gogorra da, klima epeletan neguko landare modura haz daitekeena. Baldintza beroagoetan igotzeko joera du haziak sortzeko, beraz Euskal Herrian ez da komeni uda beroetan haztea.

Ardi-mihia Europan, Afrika iparraldean eta Asia mendebaldean bizi da modu naturalean. Europan eta Asia aski arrunta da labore lurretan eta bide ertzeko guneetan. Ipar Amerikan laborantza guneetatik irten eta bertakotu egin da.

Nutrizioa

Antzeko beste janari batzuek bezala (uraza, zerba...) elikagai asko ditu. Esaterako, urazak baino hiru aldiz C bitamina gehiago dauka, bai eta beta karotenoa, B6, B9 eta E bitaminak eta omega-3 gantzak.

Erreferentziak

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Ardi-mihi: Brief Summary ( Basco )