dcsimg

Eskinko ( Basque )

provided by wikipedia EU

Eskinko Scincomorpha infraordenako eta Scincidae familiako narrastien izen arrunta da.

Deskribapena

Scincidaeren barruan dauden narrastiek gardatxo eta sugandilen antza dute kanpotik, baina espezie gehienek ia ez dute leporik eta beren hankak erlatiboki txikiak dira. Genero batzuetan (adb. Typhlosaurus) ez dira aldakak agertzen. Beste genero batzuetan, adibidez Neoseps aldakak txikiak dira, aurreko hankarik ez dute eta 5 behatz baino gutxiago dituzte hanka bakoitzean. Espezie horietan euren mugimendua sugeen antzekoa da. Orokorrean, behatz luzeenak dutenek denbora gehiago pasatzen dute zuhaitzetan.

Eskinko gehienek isats luze bat dute, eta predatzaileek hartzen dituztenean aukera dute isatsa galtzeko. Gero berriro sor dezakete isatsa, baina ez da hasieran bezala geratzen inoiz. Beste espezie batzuek isatsa galtzen badute, ezin dute berreskuratu, hala ere.

Espezie batzuk txikiak dira. Scincelaren barruan dauden espezieak 7,5etik 14,5 zentimetrorako tamaina dute, erdia isatsa delarik. Gehienak, ordea, ertainak dira, isatsa kontuan hartu gabe 12 bat zentimetro. Corucia zebrata da ezagutzen den handiena, 35 zentimetroko gorputzarekin.

Generoak








(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Eskinko: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Eskinko Scincomorpha infraordenako eta Scincidae familiako narrastien izen arrunta da.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU