Kamelidoen familia ugaztun artiodaktiloetako bat da. Ordena honetan lehengusuak txerriak, pekariak eta hausnarkari guztiak dira. Besteengandik bereizteko honako ezaugarriak aipatzen dira:
Hala ere kamelidoen familia nahiko urria da. Hiru genero ditu eta 6 espezie guztira:
Camelidae familiak eboluzio azkarra jasan zuen Eozenoan, baina azkenean Hego Amerikara bakarrik mugaturik geratu zen. Orain dela 3 milioi urte Panamako istmoa sortu zenean Ipar Amerikara eta handik Asiara mugitu ziren, Afrikako Iparraldera iritsiz. Handik bakarrik goian agertzen diren 6 espezieak geratzen dira.