Portugal txilarra (Erica lusitanica) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 2 m luzea. Erica generoko espezie asko bezala, txilar espezie-mota bat da.
3,5 m-ko zuhaixka da. Adar tenteak ditu, Erica arborearen antzera, baina bere adasken indumentuak ile bakun eta leunak bakarrik dauzka.
Hostoak, 2,1-7,5 x 0,4-0,5 mm-koak dira eta bertizilatuak daude, eta berde argiak dira. Horretaz gain, hostoa ardatzean tolesten denez, azpialdea ez da ikusten. Gainera, glabroak dira eta sarritan dentikulatuak, oinarri eta erpinean. Batzuetan, hosto axialez lagunduta egoten da.
Infloreszentzia ugari garatzen ditu, 1-3 lorekoak, panikula piramidal luzeak osatzen dituzten lukuetan elkarturik. Pedizeloak 2-4 mm-koak, lodiak, glabroak eta arreak dira. Sepaloak, 1-1,2 mm-koak, obatuak dira, krema kolorekoak edo zurixkak eta glabroak. Korola 4-5 mm-koa da, tubularra edo kanpai-formakoa. Koloreari erreparatuz, zuri edo zuri-arrosa izaten da. Lobuluak 0,4-1 mm-koak eta tenteak normalean. Anterak, 0,5-0,8 mm-koak direnak, inklusoak dira eta estiloak exertuak. Obarioa glabroa da, gutxitan iletsua. 3 mm-ko estiloa du, exertua eta erlatiboki lodia dena. Estigmak kono alderantzikatuaren itxura du[1].
Haziak, 0,25-0,5 mm-koak dira, elipsoidalak eta erretikulatu-albeolarrak[1].
Loraketa garaia, abendutik martxora bitartean ematen da[2]. Polinizazioa erleen bidez gertatzen da. Hala ere, Erica generoko landareak haizearen bitartez poliniza daitezke arrakasta gutxiagorekin[3].
Klima hezea duten lur silizeo edo azidifikatuetan bizi da, esaterako; artadi eta hariztien baso mendel eta ordezko komunitateetan, eta baita leku eraldatuetan ere[2].
Iberiar penintsulako ipar eta mendenbaldeko eskualdeetara eta Frantziako hegomendebaldera mugatzen da. Euskal Herrian isurialde kantauriarrean agertzen da arruntki[2].
Landare apaingarri gisa ezagutzen da[4].
Portugal txilarra (Erica lusitanica) erikazeoen familiako zuhaixka adartsua da, 2 m luzea. Erica generoko espezie asko bezala, txilar espezie-mota bat da.