Txirla handia (Ruditapes decussatus, Tapes decussatus edo Venerupis decussata) molusku kuskubiko bat da, Veneridae familiakoa. Gehienetan Txirla izen arruntarekin ezagutzen da, Euskal Herrian ohikoena delako[erreferentzia behar].
Kuskubiko espezie ugariren antzera, inguru kalitatearen organismo bioindikatzailea da. Produktu kimikoen toxikotasuna neurtzeko modelo esperimental zehatzak dira[2].
Oso aintzat hartuak dira sukaldaritzan, hala nola, euskal gastronomiako ttoroan eta legatza saltsa berdean erabiliak.
Hala ere, gehiegizko arrantza dela-eta, askotan Venerupis philippinarum espeziea erabiltzen da sukaldaritzan, antzekotasuna dela eta. Jatorria Filipinetan du, baina Atlantikoko gune batzuetan etxekotu da.
Txirla handia (Ruditapes decussatus, Tapes decussatus edo Venerupis decussata) molusku kuskubiko bat da, Veneridae familiakoa. Gehienetan Txirla izen arruntarekin ezagutzen da, Euskal Herrian ohikoena delako[erreferentzia behar].
Kuskubiko espezie ugariren antzera, inguru kalitatearen organismo bioindikatzailea da. Produktu kimikoen toxikotasuna neurtzeko modelo esperimental zehatzak dira.