Aspis sugegorria (Vipera aspis) , Mendebalde eta Erdialdeko Europan aurki daitekeen sugea da. Espainiako ipar-ekialdetik Frantzian zehar(iparraldean izan ezik), ekialdetik Alemania hego-mendebalde, Suitza eta Italiara,eta hegoaldetik Siziliara hedatzen da ; Elba eta Montecriston ere badago. Pirinioetan aurki daiteke, nahiz eta Euskal Herrian ez izan hain ohikoa.
Aspis izenarekin beste hainbat sugegorri izendatzen dira modu orokorrean, nahiz eta egokia ez izan; batzuetan edozein suge pozointsu ere horrela izendatzen da.
Suge honen burua definitua da eta begiek begi-ninia zutika dute. Gorputzeko bizkar marka aldakorra da nahiz eta gaztain ilunetik beltzera doan zigi-zaga itxura izan ohi duen. Luzerari dagokionez 70 cm inguru neurtzen ditu ale heldu batek.
Pozoina emateko haginen antzeko egitura du, hodi batekin barnean gurintxo batzuetara elkartuta. Modu honetan sakonean sar dezake pozoia. Ugaztun txikiak eta txoritxoak jaten ditu atzealdetik hasita.
Kleopatra VII, Egiptoko erregina bere buruaz beste egiteko aspis baten pozoia erabili zuen.
Sugeek oro har eta sugegorriek bereziki duten fama txarrak asko zaildu die bizitza animalia hauei. Gizakiak egindako jazarpenak kalte ikaragarriak egin dizkie sugegorrien populazioei, leku askotan desagertzeraino. Jazarpen hori erabat bidegabea da halere, sugegorriak animalia lasaiak dira eta ahal duten heinean ihes egiten diote gizakiari. Lasai ibiltzen dira beren bizilekuetan sugandilak, satitsuak eta abar ehizatzen eta, ez dio erasorik egiten gizakiari asko aztoratu ezean.
Euskal Herriko sugegorrietan handiena da aspis sugegorria; 80 cm-ko luzera gaindi dezake, baina, normalean, 60 - 65 cm-ko luzeera izaten du. Euskal Herrian, isurialde mediterraneoko mendietan dago, Nafarroako Pirinioak eta Valderejoren artean.
Aspis sugegorriaren ohiko luzera 60 cm-tik gorakoa da, baina, 80 cm gainditzera irits daiteke. Gorputz sendokoak dira, hala ere, arrak emeak baino argalagoak izan ohi dira eta dimorfismo sexuala agertzen dute kolorazioan eta buztanaren luzeran. Gainontzeko sugegorri espezieen antzera, buztan motzekoa dugu sugegorri espezie hau. Buru zabala eta triangeluarra du, gorputzetik ondo bereziturikoa, zenbaitetan alderantzizko V forma agertzen duena.
Begi-niniak, sugegorri guztiak bezala, bertikalak ditu. Bizkarrean sigi-saga itxurako lerroa agertzen du. Koloreak oso aldakorrak dira, adina, urte sasoia, habitata eta sexuaren arabera; gorputzeko ezkatak grisak edo horiak, urre edo kobre-kolorekoak eta, orban beltz edo berdexkadunak, ertz beltzekin izan daitezke. Alde bentrala iluna, grisaxka edo zurixka izan daiteke eta orban meheak izan ditzake.
Espezie europarra dugu aspis sugegorria eta alde mediterraneo mendebaldarrean iparraldeko eskualdeak betetzen ditu[1]. Frantzia, Suitza, Alemania eta Italiako hainbat lurralde zabaletan ere ageri da. Aldi berean, zenbait irletan (Sizilia, Elba, Montecristo) bizi da.
Pirinioetan barrena egiten du eta iberiar penintsula mailan ipar-ekialdeko mendiguneetan dago[2], Pirinioaurreko arroak barne.
Basoko espezie termofiloa da. Substratu harritsuak eta hegoalderantz orientatutakoak atsegin ditu eta, hegal harritsu, baso-soilune, sastrakadi bazter, nekazaritza-pista eta harresietan topa dezakegu. Sasoi epelenetan ibaiertzetan eta hezeguneetan ere aurki daiteke, bertara jotzen baitu freskatzeko. Joera menditarra duen espeziea izan arren, aspis sugegorria itsas-mailatik 2000 m-raino topatu izan da Iberiar sisteman; Frantziako isurialde pirenaikoan, berriz, 2.600 m-raino.
Helduek oro har mikrougaztunak jaten dituzte, hala ere, sugandilak edo antzeko narrastiak eta hegaztiak ere euren dietaren parte izan daitezke. Indibiduo gazteen dietaren parte nagusia sugandilek betetzen dute.
Ugalketa udaberrian gertatzen da, aspis sugegorria hibernazio-sasoitik esnatu ostean, alegia. Espezie obobibiparoa izanik, emeak bataz besteko 15 sugegorri kume garraiatzen ditu bere baitan. Kume kopurua 5 eta 25 artekoa izaten da eta, horiek estaltzetik 2 - 3 hilabetera jaiotzen dira.
Arrek heldutasun sexuala 3 urterekin eskuratzen dute eta, emeek 5 urterekin. Arrak zein emeak 18 urte bizitzera hel daitezke.
Espezie eguartiarra den arren sasoi berotsuenetan jarrera gautarra aurkezten du. Sarritan ikus daiteke harrien gainean termoerregulatzen. Udan euri-jasa baten ostean maizago ikusten da. Urritik apirila edo maiatzerainoko negu luzea, elurpeko ezkutalekuren batean hibernatzen igarotzen du.
Aspis sugegorriaren harrapari naturalak hegaztiak eta Coronella generoko sugeak dira.
Sugegorriek oso ondo banatuta dute eremua. Narrastien artean ez dugu aurkituko eremua horren zehaztasun handiz eta hain modu eraginkorrez partitzen duen beste animaliarik. Inguruko beste sugegorri-espezieen lehia saihestearren egiten dute. Portaera hori, gainera, ohikoa da Europako gainerako sugegorri-espezieen artean ere. Izan ere, guztiek jarraitu duten lerro ebolutiboa dela eta, berdintsuak dira espezie batzuen eta besteen beharrizanak, elikadura, gordelekuak eta, oro har, ohiturak[3].
Espezie honen arazo nagusia habitat galera da nekazaritzaren intensifikazioagatik eta, neurri apalago batean turismorako egituren eta urbanizazioen garapenagatik. Jendeak aktiboki jazartzen du beste sugegorriak bezala eta, maskota moduan saltzeko harrapatzen da. Zenbait populaziok arazoak dituzte errepidetako heriotza-tasa altuengatik[4]