dcsimg

Klebsiella pneumoniae ( Basque )

provided by wikipedia EU

Klebsiella pneumoniae Klebsiella generoko eta Enterobacteriaceae familiako espezie bat da, bakterio Gram negatiboz osatua dagoena. Klebsiellako espezien artean Klebsiella pneumoniae da patogenoa izan daitekeenetako bat (nahiz eta Klebsiella gehienak ez-kaltegarriak izan).

Bakterio hau ohikoa da gure heste-floran, eta bertan ez du inongo kalterik egiten. Baina inhalatzen denean pneumonia larri bat eragin dezake, batez ere osasun pattala dutenen artean, eta hortik datorkio izena.

Carl Friedländer mikrobiologo alemaniarrak XIX. mendearen bukaeran aurkitu zuen bakterio horrek zer ikusi handia zuela pertsona immunogutxituek duten pneumonia mota batekin. "Friedlanderen baziloa" deitu zitzaion urte askoz Klebsiella pneumoniaeri.

Espezie honen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

Bakterio hau ez da mugikorra eta kapsula bat du horma zelularraren gainetik. Kapsula horrek bakterioaren birulentzia areagotzen du, leukozitoen fagozitosia eragozten duelako.

Patogenia

Bakterio hau ez da patogeno hertsia, oportunista baizik. Horrek esan nahi du immunitate-sistema ahula dutenak jotzen dituela gehienbat, hainbat patologia sortuz.

Pneumoniaz gain, gernu-aparatuko infekzioak ere sortzen ditu; ehun bigunen infekzioetan eta zauri infektatuetan ere parte har dezake Klebsiella pneumoniaek.

Infekzio nosokomial ugariren atzean dago. Klinika eta ospitaleetan immunogutxitu asko daude, oso sentikorrak direnak bakterio horren infekzioarekiko. Ez da makala inguru horietan bakterio horrek eragiten duen kaltea.

Hori gutxi balitz, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu du Klebsiella pneumoniaek, gaixoen tratamendua zailtzen duena.

Londresko Kings Collegen egindako ikerketek, bestalde, Klebsiella pneumoniaeren gainazaleko antigenoek oso antza handia zutela HLA-B27 giza antigeno leukozitarioarekin, eta mimetismo antigeniko horren ondorioz bakterio horrek eragin handia eduki lezakeela espondilitis ankilosatzailearen sorreran frogatu zuten.[1] [2]

Erreferentziak

  1. Rashid, T; Ebringer, A (2007-06): "Ankylosing spondylitis is linked to Klebsiella; the evidence". Clinical Rheumatology 26(3): 858-864 [1]
  2. Izorrategi Espondilitis
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Klebsiella pneumoniae: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU

Klebsiella pneumoniae Klebsiella generoko eta Enterobacteriaceae familiako espezie bat da, bakterio Gram negatiboz osatua dagoena. Klebsiellako espezien artean Klebsiella pneumoniae da patogenoa izan daitekeenetako bat (nahiz eta Klebsiella gehienak ez-kaltegarriak izan).

Bakterio hau ohikoa da gure heste-floran, eta bertan ez du inongo kalterik egiten. Baina inhalatzen denean pneumonia larri bat eragin dezake, batez ere osasun pattala dutenen artean, eta hortik datorkio izena.

Carl Friedländer mikrobiologo alemaniarrak XIX. mendearen bukaeran aurkitu zuen bakterio horrek zer ikusi handia zuela pertsona immunogutxituek duten pneumonia mota batekin. "Friedlanderen baziloa" deitu zitzaion urte askoz Klebsiella pneumoniaeri.

Espezie honen ezaugarri biokimiko nagusiak honako hauek dira:

anaerobio fakultatiboak: O/H: (+/+) oxidasa (-) katalasa (+) laktosaren hartzidura (+) glukosaren hartzidura (+), gasa sortuz IMVIC: (--++) Urearen hidrolisia: (+)