dcsimg

Txiribi ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Txiribia edo pastinaka[1] (Pastinaca sativa L. subsp. sativa) landare belarkara biurtekaria da, sustrai mamitsukoa, Apiaceae familiakoa. Antzina, asko landatzen zen barazki edo bazka landare gisa. XVIII. mendea arte oso garrantzitsua izan zen, azenarioa eta patatak lantzen hasi ziren arte. Egun, ekoizpen txikia du, Britainia Handia, Eskandinavian eta Ipar Afrikan izan ezik.

Txiribia boli kolorekoa izan ohi da, azenarioaren antzeko itxura du eta zapore gozo samarra.

Lore ginbaildunen familiako belar landare usaintsua da, 30-100 cm luzea, zurtoin iletsua eta zuta duena. Apioaren antzeko hostoak, ginbail modura eratutako lore txiki horixkak eta fruitu biribil zapalak izaten ditu. Sustrai mamitsuak eta jateko onak ditu. Belardi lehor samarretan, landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da.[2]

Taxonomia

Pastinaca sativa espeziea Carl von Linné suediar naturalistak definitu zuen 1753an[3].

Azpi-espezieak
  • Pastinaca sativa subsp. sativa
  • Pastinaca sativa subsp. sylvestris (Mill.) Rouy & E. G. Camus
  • Pastinaca sativa subsp. urens (Req. ex Godr.) Celak

Erreferentziak

  1. Txiribi agertzen da Elhuyar eta Euskalterm hiztegietan, pastinaka Zehazki eta Nolaerran hiztegietan
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. Lineo 1753, Sp. Pl., éd. 1 : 262
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Txiribi: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Txiribia edo pastinaka (Pastinaca sativa L. subsp. sativa) landare belarkara biurtekaria da, sustrai mamitsukoa, Apiaceae familiakoa. Antzina, asko landatzen zen barazki edo bazka landare gisa. XVIII. mendea arte oso garrantzitsua izan zen, azenarioa eta patatak lantzen hasi ziren arte. Egun, ekoizpen txikia du, Britainia Handia, Eskandinavian eta Ipar Afrikan izan ezik.

Txiribia boli kolorekoa izan ohi da, azenarioaren antzeko itxura du eta zapore gozo samarra.

Lore ginbaildunen familiako belar landare usaintsua da, 30-100 cm luzea, zurtoin iletsua eta zuta duena. Apioaren antzeko hostoak, ginbail modura eratutako lore txiki horixkak eta fruitu biribil zapalak izaten ditu. Sustrai mamitsuak eta jateko onak ditu. Belardi lehor samarretan, landu gabeko sailetan eta bide bazterretan hazten da.

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU