dcsimg

Zaran-belar ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Zaran-belarra edo enara-belarra (Chelidonium majus) Papaveraceae familiako landare belarkara eta bizikorra da, Chelidonium generoko espezie bakarra. Jatorriz Europa eta Mendebaldeko Asiakoa da, baina Ipar Amerikan sartua izan da.

Herri-medikuntzan, zaran-belarraren latex horia garatxoak kentzeko erabiltzen da. Hori dela eta, leku batzuetan garatxo-belarra deitzen zaio, baina izen hori beste landare batzuk izendatzeko ere erabiltzen da[1]

Deskribapena

30-90 cmko zurtoin tente, adarkatu eta oso iletsuak ditu. Hosto inparipinatu eta lobulatuak, behekoak txortendunak eta goikoak txortengabeak, berde-urdinxkak azpialdean eta oso iletsuak.

Ginbail-formako infloreszentziak dituzte. Loreak bi sepalo berde erorkor, lau petalo hori eta lorezil ugari ditu. Fruitua 3-5 cmko silikua-formako kapsula da.

Zauritu edo moztu ezkero, latex hori-laranja isurtzen du.

Habitata

Landare erruderala da, bide bazter, obra-hondakindegi eta hormetan hazten dena. Nahiago ditu lurzoru karetsuak eta nitrogenoan aberatsak.

Erreferentziak

  1. Garatxo-belar Euskaltzaindia.net
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Zaran-belar: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Zaran-belarra edo enara-belarra (Chelidonium majus) Papaveraceae familiako landare belarkara eta bizikorra da, Chelidonium generoko espezie bakarra. Jatorriz Europa eta Mendebaldeko Asiakoa da, baina Ipar Amerikan sartua izan da.

Herri-medikuntzan, zaran-belarraren latex horia garatxoak kentzeko erabiltzen da. Hori dela eta, leku batzuetan garatxo-belarra deitzen zaio, baina izen hori beste landare batzuk izendatzeko ere erabiltzen da

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU