Melanargia galathea Nymphalidae familiako lepidoptero ditrisio (tximeleta) bat da, jatorriz Europa eta Ipar Afrikatik Iran artean aurki daitekeena.[1]
Arrek 53 milimetroko luzera izan dezakete eta emeek, 58.[2] Hegoak zuriak dituzte, orban beltz oso nabarmenarekin, xake antzeko ereduaz. Espezie honek lekuan lekuko mota ezberdinak sortu ditu. [3][4] Itsaso mailatik 1.600 metro bitartera hegan egiten du.
Tximeleta mota hau, ekaina edo uztaila bitartean agertu ohi dira, noizean behin baita maiatzaren bukaeran edota irailaren hasieran ere gune gorenetan. Bere hegaldi mota uniboltinoa da. Emeak hegan doala, landaretzaren gainean arrautzak erruten ditu, larbek jakia izan dezaten.
Erakartzen duten lore motak hauek dira: Centaurea, Cirsium, Carduus eta Scabiosa.
Iberiar penintsulan beste la Melanargia mota hegan egiten dute
Melanargia galathea Nymphalidae familiako lepidoptero ditrisio (tximeleta) bat da, jatorriz Europa eta Ipar Afrikatik Iran artean aurki daitekeena.