dcsimg
Imagem de Psilocybe semilanceata (Fr.) P. Kumm. 1871
Life » » Fungi » » Basidiomycota » » Hymenogastraceae »

Psilocybe semilanceata (Fr.) P. Kumm. 1871

Sorgin-zorrotz ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Sorgin-zorrotza edo mongia[erreferentzia behar] (Psilocybe semilanceata) onddo psikodelikoa da. Psilocybe generoko onddo mota bat da, eta oso ezaguna bere subtantzia psikotropikoagatik. Substantzia hau, amerikar indigenek erabiltzen zuten erlijio erritualak egiteko K.a. 1000.urte inguruan.

Aurkikuntza

Egia esan, ez dago jakiterik zehatz-mehatz nolakoa izan zen Psilocybe semilanceataren aurkikuntza, hala ere, esan daiteke lehenengo biztanleriak, probatu egin zituela perretxiko pozointsuak eta jangarriak deberdindu ahal izateko, beste edozein begetalekin egiten zuten bezala. Bestalde, haitzuloetako pinturan ezin izan da droga honi buruz ezertxo ere aurkitu, oso zaila izan baita interpretaziorik ateratzea.

Ezagutzen den lehenego kontaktua perretxiko haluzinogenoekin, pintura mural baten aurkitu zen Amenembet deiturikoaren hilobian 1450.urte inguruan k.a.

Egipton, Indian edo Indotxinan adibidez, ez da perretxikoak kontsumitu zutenaren ebidentziarik edo haiengan sorturiko iresteresari buruzko daturik aurkitu. Aitzitik, badugu berri Mayengan perretxikoek izan zuten interesa X. mende inguruan.

Bestalde, perretxiko haluzinogenoak, beti egon dira magia eta erritualei lotuta, amerika zentralean. Siberia iparraldean ere, oso garrantzitsua izan da beti perretxikoek sorturiko eginkizuna jatorrizko erlijioen sorreran.

Erromatar eta Greziar garaietan ere nahiko eragin sortu zituzten, kantitate ugari kontsumitu zirelarik, elikagai gisa, adibidez Lactarius deliciosus aleen bidez.

Baina, hala ere, perretxikoek historian zehar oso eragin kaltegarriak sortu dituzte, Klaudio enperadorea bezalako pertsonak hiltzerainokoak, gaur egungo egoerara heldu arte, dosi handiegiak kontsumitzearen ondorioz.

Eraginak

Onddo hauek jaterakoan hainbat modu ezberdinetan eragin diezazuke, batzuk besteak baino atseginagoak izan daitezkeelarik. Dena den, ohikoenak hurrengoak dira:

  • Zentzumenak zorroztu eta estimulatu egiten dira; modu honetan gure sentimenduak azaleratzea erraztuz.
  • Barre-algara, desinhibitzea eta hitz-jario sor ditzake. Baina bitartean ikusmen eta entzumen haluzinazioak; errealitate, denbora eta espazioaren ikuspuntu distortsionatuak; eta "bidai txarrak" eta ikara-krisiak ere pasa ditzazkezu.
  • Efektu fisikoak ugariak dira: gorputz tenperaturaren igoera, goragalea, botaka-gura, beherakoa, desoreka, perspektzioaren falta...
  • Beste droga haluzinogeno batzuetan gertatzen den bezala bere eragina pertsonaren gogo-aldartearen arabera izango da.
  • Ordu erditik bi ordurarte kostatu ahal zaio efektua egiten hastea horregatik hobe da bat-batean kantite handiak ez hartzea, efektuak 12 ordu iraun ditzazkeelako.
  • Ohikoak dira ikara- eta estutasun-krisiak, hau da, "bidaia txarrak" gertatzea. Hau saihesteko gomendatzen da onddoak jan ez dituen pertsona batekin egotea, leku lasai eta ireki batean (inola ere ez diskoteketan). "Bidai txar" bat izatekotan, leku bare batera joan, estimulu gutxikoa, lasaitu, burua garbi utzi eta norbaitek suabe eta lasai hitz egin behar dizu. Horrelako bat izan ostean, beste bat gertatzeko probabilitate handia dago.
  • Beste subtantzia batzuekin nahasten bada (alkohola, ketamina edo kannabisarekin batez ere) bere eraginak indartu egiten dira eta esperientzia txar bat edukitzeko joera areagotzen du.

Ondorioak

Luzaroan zenbait ondorio sor ditzakete batez ere astean behien baino gehiagotan hartu ez gero. Ondorio hauek ez dira inondik ere atseginak eta nahiko arazo larriak suerta ditzakete:

  • Substantzia haluzinogenoak garunaren]] funtzionamenduan ondorioak izaten dituzte, batez ere, honako efektuak sortuz: errealitatearen deformaketa (irrealak diren gauzak entzun, ikusi edo sentitu), aldaketak arrazoitzeko prozesuan eta sarbidea kontzientziaren beste maila batzuetara.
  • Arazo fisikorik ez du sortzen onddo hauek kontsumitzeak baina bai oso arazo psikologiko larriak. Eldarnioak, paranoiak, eskizofrenia-arazoak eta estutasun larriko egoerak sortzen ditu baina azken honenak ez ditu bakarrik drogaren menpean sortzen (flashback).
  • Loa hartzeko arazoak sor ditzake, horregatik hurrengo egunetan ongi deskantsatu behar da, esperientzia gogorra eta luzea izaten baita.
  • Ez dute frogatu inolako menpekotasuna sortzen duenik baina zenbaiteko tolerantzia bai. Beste droga batzuekiko ere era bateko tolerantzia antzeko bat sor ditzake.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Sorgin-zorrotz: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Sorgin-zorrotza edo mongia[erreferentzia behar] (Psilocybe semilanceata) onddo psikodelikoa da. Psilocybe generoko onddo mota bat da, eta oso ezaguna bere subtantzia psikotropikoagatik. Substantzia hau, amerikar indigenek erabiltzen zuten erlijio erritualak egiteko K.a. 1000.urte inguruan.

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU