Glizina[1] Fabaceae familiako Wisteria generoa osatzen duten landareak dira. Landare zurkarak dira, igokariak, eta lore usaintsu ugari dituztelako apaingarri gisa erabiltzen dira. Tximeleta itxurako loreak dituzte, mordo zintzilikatuetan bilduta eta lorezil elkartuekin. Obulutegia leka bihurtzen da, eta hazi txiki gogorrak ditu barruan. Hosto konposatuak dituzte, berde kolorekoak. Ekialde urrunekoak eta Hego Ameriketakoak dira jatorriz.
Wisteria izena Caspar Wistar anatomistaren omenez eman zitzaion.
Glizina izena Glycine generotik datorkio, XVIII. mendean Carl Ludwig Willdenow botanistak generoa sortu eta bertan sailkatu baitzituen bi landare: Glycine floribunda eta Glycine sinensis. Baina, XIX. mendean, bi espezie horiek genero berri batean batu ziren, Wisteria izenekoan, eta Wisteria floribunda eta Wisteria sinensis izen zientifikoa hartu. Hala ere, Glycine izena (euskaraz Glizina) izaten jarraitu zuten eguneroko hizkuntzan.
160 urteko glizina, zirkinferentzia 1m20, Côtes d'Armor departamenduan "zuhaitz aipagarri" sailkatua.
Genero honetako zenbait espezie:
Glizina Fabaceae familiako Wisteria generoa osatzen duten landareak dira. Landare zurkarak dira, igokariak, eta lore usaintsu ugari dituztelako apaingarri gisa erabiltzen dira. Tximeleta itxurako loreak dituzte, mordo zintzilikatuetan bilduta eta lorezil elkartuekin. Obulutegia leka bihurtzen da, eta hazi txiki gogorrak ditu barruan. Hosto konposatuak dituzte, berde kolorekoak. Ekialde urrunekoak eta Hego Ameriketakoak dira jatorriz.