dcsimg

Kirtengorri ( basque )

fourni par wikipedia EU

Kirtengorria[1] edo girtangorria[2] (Ajuga reptans) Lamiaceae familiako landare bizikor bat da, leku heze eta freskoetan bizi dena[3]. Landare hostoiraunkor errizomaduna da, estoloiak garatzen dituena[3]. Jatorriz Europa, Kaukaso eta Irangoa da.

Ezaugarriak

10 eta 40cm garai bitartean izan daiteke[3] eta 1m zabal izatera iritsi.

Zurtoinak partzialki ilaundunak dira eta hosto berde ilunak daramatzate, obalak edo luzangak, espatulatuak, 10cm inguru luze. Oin nagusiaren zurtoinaren puntan edukitzen ditu loreak, buruxkaren antzera eratuak, kolorez urdinak eta beheko ezpaina goikoa baino luzeagoa dutenak. Loraldia maiatz-ekainean da[3]. Loreak urdin ilunak (ubelkarak) dira, 1-2 cm artekoak, 15cm luze izan daitezkeen buruxkatan.

Barietateak

Basa espeziea inbaditzailea da, baina lorezaintzako barietate ugari daude, lur-estalki egokiak eratzen dituztenak. Hostoak eta loreak kolore askotakoak izan daitezke. Hauek dira barietate nagusiak:

  • A. reptans 'Burgundi Glow' : hosto berde zilarkara edo berde urrekara, gorri ardokararekin
  • A. reptans 'Catlin's Giant': hosto handi gorrindol ilun brontzekarak. Infloreszentziak handixeagoak dira
  • A. reptans 'Multicolor' edo A. reptans 'Rainbow': estalgarria, hosto berde ilun brontzekarak, arrosaz eta kremaz markatuak
  • A. reptans 'Pink Elf': trinkoa, lore arrosa ilunak
  • A. reptans 'Variegata': trinkoa eta hazkuntza geldokoa. Hosto gris-berdeak, krema koloreko ertzak eta zipristinak.

Erreferentziak

  1. Zehazki hiztegia
  2. Elhuyar hiztegia
  3. a b c d (Frantsesez) Guide complet de la nature - Michael Lohmann - p.312 - ISBN 2-8034-4019-9 - Éditions Chantecler - Aartselaar - Belgique
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU

Kirtengorri: Brief Summary ( basque )

fourni par wikipedia EU

Kirtengorria edo girtangorria (Ajuga reptans) Lamiaceae familiako landare bizikor bat da, leku heze eta freskoetan bizi dena. Landare hostoiraunkor errizomaduna da, estoloiak garatzen dituena. Jatorriz Europa, Kaukaso eta Irangoa da.

licence
cc-by-sa-3.0
droit d’auteur
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visiter la source
site partenaire
wikipedia EU