dcsimg

Kuku-praka ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.

Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hau izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua[1]. Ez da nahastu behar kuku-belarra izenarekin, hau Aquilegia vulgaris izendatzeko erabiltzen baita[2].

Ezaugarriak

Lore mota hauek, 5 cm-ko luzera izatera ailegatzen da. Bere petaloen kolorea, horitik hasita arrosa bizi baten kolorea izatera bilakatzen da. Barruko zatia, purpura kolorekoa da. Angiospermoa da.

Ugalketa

Digitalis purpurea bi urtetan garatzen da; lehenengo urtean, muskildu ondoren, arrosatxo bat, hosto basalekin, obalekin eta hagindunekin, produzitzen du. Bigarren urtean zehar, 0,50 eta 2,50 metro bitarteko zurtoina garatzen du, hosto sesiletaz eta zimurrez estalita.

Ekain eta irail bitartean loratu egiten dira, iparraldeko hemisferioan. Polinizazioa erleen bitartez gauzatzen da.

Klima epela eta itzalean egotea nahiago du, eta lur azido eta hezetasunarekin.

Azpiespezieak

Digitalis purpurea espeziearen hiru azpiespezieak hauek dira:

  • D. p. subsp. purpurea – Europa gehiengoan
  • D. p. subsp. heywoodii – Iberiar penintsulan
  • D. p. subsp. mariana – Iberia penintsulan

Sendabelarra

Landare hau oso toxikoa izan daiteke (10g hosto lehor edo 40g hosto fresko hilgarriak dira gizakiarentzat[3]), nondik digitalina edo digitoxina ekoizten diren, tonikardiako bezala erabiliak. Substantzia hauek glikosido kardiotonikoak dira, bihotz arritmia eta takikardiaren tratamenduan etabiliak. Kuku-praka horia baino estimatuagoa da, printzipio aktibo gehiago dituelako.

Landare honek azukre konplexuak (heterosidoak) ditu, horien artean digitoxina, digoxigenina, gitixosidoa, digitalosidoa, sapogenina, digitonina eta digitoflavina. Substantzia hauek bihotz-giharren taupadak egokitzen, mantsotzen eta indartzen dituzte. Industria farmazeutikoak Digitalis lanata kuku-prakaren digoxina erabiltzen du izatekoz, espezie hau, jatorriz balkanetakoa, izotza jasaten duelako eta printzipio aktibo honetan aberatsa delako[4].

Irudiak

Erreferentziak

  1. Euskara eta natura
  2. Hiztegi batua
  3. Pierre Lieutaghi Digitale..
  4. Y. Gaillard, M. Cheze, G. Pépin (2001eko abendua) «Intoxications humaines par les végétaux supérieurs : revue de la littérature» Annales de Biologie Clinique: 764..
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Kuku-praka: Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU

Kuku-praka (Digitalis purpurea) Scrophulariaceae familiako landare belarkara da, jatorriz Europakoa eta Afrika iparraldekoa. Ezaguna da lore ikusgarriak dituelako eta oso toxikoa izan daitekeelako, bertatik eratortzen baita digitalina sendagaia.

Kuku-prakaz gain, euskaraz beste hainbat izen ere erabiltzen dira landare hau izendatzeko, hala nola titara-lorea, asto-lorea, txilintxa, kuku-porrua. Ez da nahastu behar kuku-belarra izenarekin, hau Aquilegia vulgaris izendatzeko erabiltzen baita.

licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU