dcsimg

Flamenko (hegaztia) ( Basco )

fornecido por wikipedia EU
Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; musika gaitzat duena beste hau da: «Flamenko»

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra, Ameriketan lau espezie eta Eurasian beste bi bizi direnak[1].

Uretan nahiz lurrean bizi daiteke, zingiretan batez ere. Flamenkoek krustazeoz eta algaz elikatzen dira. Beren mokoak garrantzitsuak dira bere janaria lokatzetik bereizteko. Animalia ha, omniboroa da; hau da, haziak, algak eta abar jan ditzake. Baita ere, artemiak (krustazeo mota bat) jaten dute eta honek beren kolore arrosa ematen die. Jaiotzean zuriak dira, baina handituz joan ahala kolore arrosa hartzen doaz. Elikadura ona izanez gero, kolore gorriagoa hartzen dute, eta gaixorik egonez gero berriz, zuri jartzen dira. Buru mokodun eta txikia du. Lepo eta hanka luze eta argalak ditu.

Normalean, bikotez aldatzen dute. Flamenkoen ernaldiak 28-32 egun inguru irauten du. Ernaldi bakoitzean kume bakar bat izaten dute. 27 urtetik 50 urtera bizi daitezke. Animalia sozialak dira. Gainera lurrean nahiz uretan bizi daitezke.

Taxonomia

Phoenicopterus generoan eta Phoenicopteridae familian dauden espezieak bakarrak dira ordenan:

Espezieak Hedapena Flamenko arrosa (Phoenicopterus roseus) Eurasia eta Afrika Afrika, hegoaldeko Europa eta hego eta hego-mendebaldeko Asia Flamenko txikia (Phoenicopterus minor) Afrikatik ipar-mendebaldeko Indiara Txiletar flamenkoa (Phoenicopterus chilensis) Amerika Hego Amerika Jamesen flamenkoa (Phoenicopterus jamesi) Andeak Andetar flamenkoa (Phoenicopterus andinus) Andeak Karibeko flamenkoa (Phoenicopterus ruber) Karibe eta Galapagoak.

Galeria

Erreferentziak

  1. Svensson, Lars; Zetterström, Dan; Mullarney, Killian & Grant, P. J. (1999): Collins bird guide. HarperCollins, London. ISBN 0-00-219728-6

Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
licença
cc-by-sa-3.0
direitos autorais
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visite a fonte
site do parceiro
wikipedia EU

Flamenko (hegaztia): Brief Summary ( Basco )

fornecido por wikipedia EU
Artikulu hau hegaztiari buruzkoa da; musika gaitzat duena beste hau da: «Flamenko»

Flamenkoak (Phoenicopterus) Phoenicopteriformes ordenako hegaztiak dira, Phoenicopteriformes ordenako genero bakarra, Ameriketan lau espezie eta Eurasian beste bi bizi direnak.