dcsimg

Strepsirrhini ( Basque )

provided by wikipedia EU

Strepsirrhini primateen bi azpibanaketako bat da sistema kladistikoan. Estrepsirrino guztiek rhinariuma dute, hau da, sudurra mutur baten barruan dute, beti hezea eta ugaztunen antzinako ezaugarri. Ezaugarri hau antzinakoa denez suposa daiteke parafiletikoa dela, baina beste ezaugarri batzuek ere definitzen dute azpiordena. Guztiek dute atzapar garbitzaile bat. Karea epiteliokoriala da, hau da, ez dago puntu batean lokalizatua eta gainera erditzerako garaian ez da kanpora ateratzen. Guztiek dute Tapetum Lucidum izeneko egitura erretinaren atzealdean. Mintza honek laguntza ematen du gauean ikusi ahal izateko, argia isladatzen baitu.

Ezaugarri horietaz gain astragaloaren alde artikularra laua da. Goiko ebakortzen artean bereizketa bat dago, diastema izenekoa. Beheko ebakortzak erdi-etzanak daude. Tamaina ezberdinak dituzte, txikiena den Microcebus mioxinusetik, gehienez ere 31 gramo pisatzen dituela Pachylemur insignis arte, 7 kgko pisua har dezakela. Forma fosiletan askoz handiagoak agertu dira, Arcaeoindris fontoynonti bezala, 200 kg. pisatzen zituela.

Sailkapena

Zazpi familia ezberdin ezberdintzen dira gaur egun, nahiz eta orain dela ez urte asko beste batzuk ere bizi ziren Madagaskarren.

Lemuriformes Lemuroidea[1]

Lemuridae

Diademed Sifaka (Propithecus diadema).jpgIndriidae

Lepilemuridae

Dwarf Lemur.jpgCheirogaleidae

Lorisiformes

Loris tardigradus.jpgLorisidae

Greater Bush Baby.jpgGalagidae

Hedapena

Strepsirrhini taldea oso mugatua da bere bizilekuan. Lorisiformeak ezik beste guztiak Madagaskarren bizi dira. Lorisak eta Galagoak bai Afrikan bai Asian bizi dira, baina oso gutxi dira.

Madagaskarren barruan klima eta inguru ezberdinetara moldatu dira, baita erdi basamortuak direnetara ere.

Jatorria eta eboluzioa

Strepsirrhiniren jatorria oso zaila da aurkitzen. Dirudienez Adapiformes familia fosiletik garatu ziren edo, behintzat, Adapiformesetik zetorren Notharctus familiatik. Ez dagoena oso argi Lorisiformes eta Lemuriformesen arteko bereizketa noiz eman zen da. Hauetariko talde bakoitza Notharctusetik badator zuzenean Cheirogaleidaeren duten antzekotasun handiak ezin dira ondo azaldu. Litekeena da guztiak Madagaskarrera heldu ondoren Lorisiformesen forma batek berriro Afrikarako bidea egitea eta hortik Asiara.

Adapiformesak ere ez dago argi Strepsirrhiniren barnean sar daitezkeen edo ez, ez baitira froga argiak aurkitu. Argi dagoena, hala ere, Tarsiformesek jatorri ezberdina dutela da, zaharragoa.

Erreferentziak

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Strepsirrhini: Brief Summary ( Basque )