dcsimg

Crocodylus siamensis ( Basque )

provided by wikipedia EU

Crocodylus siamensis Crocodylus generoko animalia da. Narrastien barruko Crocodylidae familian sailkatuta dago.

Siameko krokodriloa bezela ere ezagutzen da munduko krokodrilo bitxienetariko bat da. Bere bizileku naturala Asia da, Javako eta Borneoseko irletan. Baina ehiza bortitzaren erruz, gaur egun herrialde hauetako zonalde jakin batzuetan aurki daiteke. Luzeera ertaineko krokodriloa da, hiru metrotara ez da heltzen. Arra emea baino handiagoa da, eta baita ere lehengago hazten dira. Gorputz luzanga berde eta marroi koloreko marra eta orbanekin. Besoak eta hankaketako hatzak beste krokodriloak baino luzeagoak dira, baita burua ere.

Krokodrilo siamesak ur gozoan bizi dira; urmaelak, errekak eta ohianean. Hainbat alditan ur gazietan aurkitu izan dira, oro bat itsasadarretan.

Elikadura

Arrainak, narrastiak, ugaztun txikiak eta anbibioak jaten dituzte. Animali mantsoak dira, gizakiei ez die erasorik egiten. Bere harrapakinak uretan bueltak emanez birrintzen dituzte irentzi baino lehenago. Horrela irensketa errezten dute, murtxikatzeko ezinduak baitaude.

Emeak 20 eta 50 arraultzen artean erruten ditu. Lurrean zulo batean edo hosto eta adar artean ekoizten ditu, uretatik urrun. Behin kumak arraultzetatik atera amarekin hainbat hilabeteen zehar ama jarraituko dute, gero independizatuko dira. Kumak arrain txiki eta intsektuetaz elikatzen dira. Krokodrilo guztien antzera, siamesak bizitza erreproduktibo luzea daukate.

Desagertzeko zorian

Planetan arrisku handienetarikoa duen espezie bat da. Zorionez Vietnamen, duela bi hamarkadatik hona zaintzen ari dira eta 1987ko desagerketaren ondoren berrezkuratzea lortu da. Laosen berdina gertatu omen da.

Canboyan ale gehienak daude, 5000 ale bere bizileku naturalean. Hala ere, kontserbaziorako hainbat arazo daude, hauen artean beste gainontzeko animalien erasoa eta gizakiena baita ere. Bere azala oso preziatua izan ohi da oinetakoak, poltsoak eta bestelako larruzko objektuak ekoizketan.

Erreferentziak

  1. (Ingelesez)IUCN 2012. IUCN Red List of Threatened Species. Version 2012.2. www.iucnredlist.org. 2012ko urriaren 20an eskuratua.
  2. The Species 2000 and ITIS Catalogue of Life

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Crocodylus siamensis: Brief Summary ( Basque )