Begoniazeo (Begoniaceae) Cucurbitales ordenako landareez esaten da. Belar landareak dira; hosto asimetrikoak, osoak edo erdibituak izaten dituzte, eta loreak sexu-bakarrak.[2] Mundu osoko eskualde tropikal eta azpitropikaletan jatorria duten 1400 espezie inguruk osatzen dute.[3] Espezie guztiak, bat izan ezik, Begonia generokoak dira. Beste generoa, Hillebrandia, Hawaii uhartedian endemikoa da eta monotipikoa da.[4] Lehen Symbegonia generoak ere familia osatzen zuen baina 2003an egindako ikerketa molekular batzuen ondorioz, adituek bere kideak Begonia generoan sailkatzen dituzte.[5]
Begoniazeo (Begoniaceae) Cucurbitales ordenako landareez esaten da. Belar landareak dira; hosto asimetrikoak, osoak edo erdibituak izaten dituzte, eta loreak sexu-bakarrak. Mundu osoko eskualde tropikal eta azpitropikaletan jatorria duten 1400 espezie inguruk osatzen dute. Espezie guztiak, bat izan ezik, Begonia generokoak dira. Beste generoa, Hillebrandia, Hawaii uhartedian endemikoa da eta monotipikoa da. Lehen Symbegonia generoak ere familia osatzen zuen baina 2003an egindako ikerketa molekular batzuen ondorioz, adituek bere kideak Begonia generoan sailkatzen dituzte.