dcsimg

Lemuriformes ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau Strepsirrhini azpiordenako Madagaskarreko primate endemikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lemur (argipena)».

Lemuriformes Strepsirrhini azpiordenaren bi taldeetako bat da. Oro har, lemur izenaz dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere.

Biologia

Lemuriformesak modu naturalean Madagaskarren eta inguruko zenbait uhartetan bizi dira. Fosilen frogak adierazten dutenez, Afrikatik Madagaskarrera iritsi ziren, uhartea Gondwanatik bereizi ondoren.[1] Bitartean, euren arbasoak munduan zehar hedatu ziren gaur egun ezagutzen ditugun primate espezieak emateko, baina Madagaskarren erasotzaile zuzenik ez zutenez, intsularitate egoera gertatu zen. Bertan espezie ugari sortu ziren, eboluzioaren ondorioz. Txikienek 30 g dituzte (Microcebus myoxinus) eta primaterik txikienak dira. Indriak 10 kiloko pisua da eta Lemuriformesik handiena da. Hala ere, egon dira gizakiak desagertarazitako hainbat espezie, horietako batzuk 240 kg arteko pisukoak,[2] inoiz izan diren primaterik handienak. Orokorrean, txikiak gauez bizi dira eta handiak, egunez.

Cheirogaleidae familiakoak orojaleak dira: fruituak, loreak eta hostoak jaten dituzte, baita intsektu, armiarma eta ornodun txikiak ere. Beste Lemuriformes guztiak belarjaleak, dira nahiz eta batzuetan intsektuak jan.

Lemuriformesek kontrajar daitezkeen erpuruak eta behatz luzeak dituzte, baina isatsak ezin dira bildu. Atzaparren ordez, azkazalak dituzte. Espezie guztiek tapetum luciduma dute, gauez ikustea baimentzen diena. Uste denez, oso kolore gutxi ikus ditzakete baina horren ordez oso usaimen ona dute.[2]

Lemurreek gizarte matriarkala dute. Batez ere zuhaitzetan bizi dira eta enborrean gora eta behera mugitzen dira, Lemur catta izan ezik, batez ere lurrean bizi baita.

Sailkapena

Lemuriformes Lemuroidea[3]

Lemuridae



Diademed Sifaka (Propithecus diadema).jpgIndriidae




Lepilemuridae




Dwarf Lemur.jpgCheirogaleidae



Egoera

Espezie guztiak bizi dira arriskuan eta asko azkeneko mendeetan galdu dira. Bizi-esparru oso txikia dutenez, haien aldaketak espezieak suntsi litzake.

Erreferentziak

  1. What's a lemur?
  2. a b Strier, Karen B. Primate Behavioral Ecology Allyn and Bacon, Boston, 2000.
  3. Tree of Life: Strepsirrhini

Ikus, gainera

(RLQ=window.RLQ||[]).push(function(){mw.log.warn("Gadget "ErrefAurrebista" was not loaded. Please migrate it to use ResourceLoader. See u003Chttps://eu.wikipedia.org/wiki/Berezi:Gadgetaku003E.");});
license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU

Lemuriformes: Brief Summary ( Basque )

provided by wikipedia EU
Artikulu hau Strepsirrhini azpiordenako Madagaskarreko primate endemikoei buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «lemur (argipena)».

Lemuriformes Strepsirrhini azpiordenaren bi taldeetako bat da. Oro har, lemur izenaz dira ezagunak, baina izen hori ez da oso zehatza, lemur gisa izendatzen diren taldeetako batzuk ez direlako primateak ere.

license
cc-by-sa-3.0
copyright
Wikipediako egileak eta editoreak
original
visit source
partner site
wikipedia EU